Kamioi bat irauli da Urrestillara bidean

Uztarria.eus 2013ko urr. 7a, 14:53

Iraulita gelditu den kamioiak txirbila zeraman.

Larringo bihurgunean irauli da kamioia, eta gidaria Donostiako ospitalera eraman dute. Errepidea irekita dago dagoeneko, baina trafikoa txandaka ari dira bideratzen.

Gaur, astelehena, 11:40ak inguruan istripua izan ostean, zerrautsez betetako kamioi bat irauli da Azpeititik Urrestillara bidean, GI-2635 errepidean, Larringo bihurgunean. Ertzaintzaren arabera, gidaria kamioitik atera ezinda gelditu da eta suhiltzaileek joan behar izan dute gertaeraren tokira. Gero, Donostiko ospitalera eraman dute 55 urteko gidaria.

Une batez itxita egon da errepidea, baina irekita dago dagoeneko, nahiz eta pasabidea garbitzen ari diren. Trafikoa txandaka ari dira bideratzen. Hala ere, errepidea eta trafikoa ez dira ohiko egoerara itzuli 16:00ak ingurura arte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide