Bertan Merkatari Elkarteak kanpaina berria jarri du abian, eta urriaren 13a bitartean elkarteko dendetan Bertan txartela erabiltzen dutenek %5eko deskontua izango dute.
"Bezeroen fideltasuna saritzeko antolatutako kanpaina" dela azaldu dute Bertanekoek, eta urtean zehar Bertan txartelarekin egindako erosketa guztiek puntuak ematen dituztela gogoratu dute.