Azpeitiko Kultur Mahaiaren urriko zozketen emaitzak

Ander Segurola, Iñigo Aranbarri, Nerea Arrizabalaga eta Gloria Torrecilla bazkideak izan dira zortedunak. Horrez gain, urriko eskuko agenda bidali die bazkideei eta hemen ere zintzilikatu du. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; urtean 10 euro dira.

Ander Segurola: Kiki pailazoaren emanaldirako 2 sarrera, (data aldatu da, zehazteko).
Iñigo Aranbarri Sudupe: Manos k rien gorren antzerkia ikusteko 2 sarrera, urriaren 27an, 19:00etan, Sanagustinen.
Nerea Arrizabalaga: Berri txarrak + Niña Coyote eta Chico Tornado + Egurra ta kitto! kontzerturako  2 sarrera, azaroaren 1ean, 23:00etan, Sanagustinen. 
Gloria TorrecillaMarihuanazko bufandak (hainbat egileren ipuin liburua) eta ETAren hautsa (Joseba Zulaikaren saiakera) liburuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide