Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak bost urte bete ditu aurten, otsailean, eta sortze beretik ari gara udazkenean elkartearen asteburua antolatzen. V.a antolatuko dugu aurten. Bi aste bukaeratan izango da 2013ko hau: urriaren 12 eta 13an, eta urriaren 20an.
Zezenketa ez den bestelako zezen jarduerak sustatzea da gure helburua: sokamuturra, entzierroak, zezen txikiak… Besteak beste, tradizioa berreskuratuz, gaur egungo ekimenak sendotuz eta ekintza berriak antolatuz. Eta guztia ez bilduz San Sebastian edo karnabal garaian, baizik eta urtean zehar sakabanatuz.
Hori dela-eta ekin genion udazkenez Zezen Beltzen asteburua antolatzeari, eta 2013ko hau V. aldia da, aipatu dugun bezala.
Kartelean ageri da egitaraua: elkartearen asteburuan lehen adiz entzierro txikia egingo dugu, eta helduen sokamuturra ere bai. Bestetik, aurten ere izango dira zezen jolasak –Azpeitia-Azkoitia-Hernani txapelketa–, zezen txikiak eta poniak, txahal saiheski eta oilasko dastaketa, Harzubian zezen enbolatua… Jendea parte hartzera animatu nahi dugu.
Urriaren 12ko zezen jolasen herriarteko txapelketa horretan biltzen dugun dirua Azpeitiko gaixo eta elbarrituen aisialdi taldeari eta DYAri emango diegu.
Asteburuko gastu ekonomiko guztiak Zezen Beltzek bere gain hartuko ditu: ganadua, asegurua, DYA, txaranga...
Eskerrak eman behar dizkiegu asteburu hau antolatzen lagunduko diguten guztiei.
Egitaraua
URRIAK 12 (larunbata)
12:00. Entzierro txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txikiak eta poniak plazan. Arno ganadutegikoak.
17:00. Zezen jolasak zezen-plazan. Herriarteko txapelketa izango da: Azpeitia-Azkoitia-Hernani. Jolas ezberdinak egongo dira, ‘Grand Prix’ moduko bat. Bukaeran, zezen txikiak nahi duenarentzat (aurrena zezen bat 16 urtetik gorakoentzat, eta ondoren zezentxoak haurrentzat). Arno ganadutegiko zezenak izango dira.
Sarrera, 2 eurokoa. Ateratzen den dirua Azpeitiko gaixo eta elbarrituen aisialdi taldeari eta DYAri emango die Zezen Beltzek. Sarrerak egunean bertan erosteko aukera izango da, zezen-plazako leihatilan.
19:00. Jainekin txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
URRIAK 13 (igandea)
12:00. Entzierro txikia, Erdi kaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak. Zelai Luze ganadutegikoak.
12:30. Txahal saiheski eta oliaskoa dastatzeko aukera egongo da plazan, parrillan erreta. 2 eurotan edaria eta pintxoa. Dastaketa, trikitilariek alaituko dute. Kamixetak, DVDak eta abar erosteko aukera egongo da.
17:00. Artzubia kalean zezen enbolatuak egongo dira, azken urteetan bezala. Zelai Luze ganadutegia. 16 urtetik beherako lagunek ezingo dute parte hartu.
URRIAK 20 (igandea)
12:00. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txikiak eta poniak. Lopene ganadutegikoak.
16:00. Helduen sokamuturra. Lopene ganadutegiak bere debuta egingo du Azpeitiko sokamuturrean. Kasu honetan ibilbidean aldaketak izango dira; zehaztuko ditugu aurrerago. Zezen Beltz elkartea prest dago dendariei beraien erakusleihoak babesteko egurrak jartzen laguntzeko.