Azpeitiko gazta, txapeldunen txapelketan

Uztarria.eus 2013ko urr. 9a, 12:09

Gaur, Ordizia Txapeldun Gazta Lehiaketa egingo dute, eta azken hamar urteotako iraileko Ordiziako gazta lehiaketako irabazleak euren artean lehiatuko dira. Tartean, Azpeitiko Ardi Gazta Kooperatiba izango da. Azken ordukoa (14:07): Azpeitiko Ardi Gazta Kooperatibak ez du saririk lortu gaur, asteazkena, Ordizian egin den Txapeldun Gazta Lehiaketan.

Gaur, asteartea, 11:00etan Ordizia Txapeldun Gazta Lehiaketaren XXVI. ekitaldia egingo dute Ordiziako udaletxeko arkupetan. Azken hamar urteotako iraileko Ordiziako ardi latxaren gazta lehiaketako irabazleak euren artean lehiatuko dira, Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Ordiziako Udalak antolatuta. Azpeitiko Ardi Gazta Kooperatiba (2004an irabazi zuen txapelketa), Mausitxa (Elgoibar), Aranburu (Idiazabal), Jon Etxeberria (Zeanuri) eta Ricardo Remiro (Eulate).

Azken ordukoa (14:07): Azpeitiko Ardi Gazta Kooperatibak ez du saririk lortu gaur, asteazkena, Ordizian egin den Txapeldun Gazta Lehiaketan. Angel Errasti azpeitiarrak zortzigarren egin du. Lehenengo eta bigarrengo saria Ricardo Remiro nafarrak jaso ditu. Hirugarren saria, berriz, Jon Etxeberria zeanuriarrak eskuratu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide