Elektrizitate tailerra izango da ostiralean

Uztarria.eus 2013ko urr. 10a, 12:18

Elektrizitatearen oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte ikastaroan.

Bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa, eta bertaratzen direnek elektrizitateari buruzko oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte. Aurrez izena eman behar da Emakumeen Txokoan edo Udaleko Parekidetasun Sailean.

Bihar, ostirala, Elektrizitatea etxean tailerra izango da Emakumeen Txokoak antolatuta. Bertaratzen direnek elektrizitateari buruzko oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte; "Beldurra galdu, eta etxeko tresna elektrikoak eta bere osagaiak manipulatzen ikasiko dugu", esan dute. Emakumeen Txokoan bertan izango da, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta Ainara Pie de Hierrok eskainiko du ikastaroa. Doakoa izango da, eta aurrez izena eman behar da, Emakumeen Txokoan bertan edo Udaleko Parekidetasun Sailean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide