Garagardo Azokaren baitan, mus txapelketa izango da zapatuan

Uztarria.eus 2013ko urr. 10a, 13:13

Zapatuan 15:00etan hasiko da txapelketa, Berdura plazan. Orduerdi aurretik eman beharko da izena, eta bikoteko 30 euro ordaindu beharko da.

Garagardo azokaren bigarren asteburua izango da datorrena, eta mus txapelketa izango da zapatuan, hilaren 12an. 15:00etan hasiko da txapelketa, eta orduerdi aurretik eman beharko da izena. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko da. Aurreneko lau postuetan sailkatzen diren bikoteek jasoko dute saria. 

Bihar, ostirala, eta etzi, zapatua, izango da zabalik azoka, Berdura Plazan. 20:00ak aldean zabalduko dituzte azokaren ateak bihar, eta Askaiter Pelox taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du. Zapatuan, berriz, Amamantzat Guapuek taldea izango da oholtzan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide