Iraurgiko hainbat jokalari Gipuzkoako Selekzioarekin

Gipuzkoako selekzioarekin ariko diren neskak.

Euskadiko Txapelketak prestatzen hasteko Gipuzkoako Selekzioek hainbat entrenamendu egino ditu.

Infantil eta kadeteen Euskadiko Txapelketak gerturatzen ari dira. Azaroak 1, 2 eta 3an jokatzekoak dira txapelketa horiek. Kadete mailakoa Arabako federakuntzari antolatzea egokitu zaio eta infantil mailakoa Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatuko da. Hori dela-eta, Gipuzkoako selekzioak lanean dabiltza entrenamenduak eginez. Urriaren 13an, igandean, adibidez, Manteo kiroldegian egingo dituzte entrenamenduak bai infantilek eta baita kadeteek ere. Entrenamendu horietarako Iraurgiko harrobiko hainbat jokalari deitu dituzte hautatzaileek:

- Kadete mutilak: Ander Merketegi, Jon Zabarte, Alex Patón eta Aritz Oyarzabal.

- Kadete neskak: Oihane Aizpurua, Maitane Dominguez, Laura Olaizola, Eneritz Larrañaga, Eider Larrañaga eta Larraitz Larrañaga.

- Infantil mutilak: Gorka Gárate, Shyam Azpiazu, Ierai Aizpitarte eta Imanol Goikoetxea.

- Infantil neskak: Ana Ugarte, Maddalen Sudupe, Ainhoa Zuazolazigorraga, Ane Zubizarreta eta Ainara Uriarte.

Zorionak guztiei eta segi lanean!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide