Nesken saskibaloi teknifikazioa hasiko da

Uztarria.eus 2013ko urr. 11a, 11:30

Igandean izango dira saioak, Azpeitiko eta Azkoitiko kiroldegietan. 2002an, 2003an, 2004an eta 2005ean jaiotako neskentzako izango dria saioak.

Iraurgi Saskibaloi Elkartearen neskentzako teknifikazioko saioak hasiko dira asteburuan. Igandean izango dira saioak, hain zuzen. 2002an jaiotako Azpeitiko zein Azkoitiko neskek zein 2004an jaiotako azpeitiarrek, 10:00etan izango dute entrenamendua, Azpeitiko kiroldegian. 11:30ean 2003an jaiotako azpeitiarren nahiz azkoitiarren eta 2005ean jaiotako azpeitiarren saioa hasiko da.

2004an jaiotako azkoitiarrek Azkoitiko kiroldegian izango dute saioa, 10:00etatik aurrera. Gero, 11:30ean, 2005ean jaiotako azkoitiarren txanda izango da herrian bertan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide