Prestakuntza Fondoa Fundazioak zerbitzuak eskainiko ditu Azpeitian

Uztarria.eus 2013ko urr. 11a, 11:46

Aurrerantzean lanaren edo formazioaren inguruko aholkularitza eskainiko dute Lanbideren egoitzan, eta Curriculumak egiteko, lan-elkarrizketa prestatzeko edota lana bilatzeko Interneteko atarietan izena emateko laguntza eskainiko dute bertan.

Prestakuntza Fondoa Fundazioak zerbitzuak eskainiko ditu berriz ere Azpeitian, Lanbiderekin elkarlanean. Horrenbestez, aurrerantzean lanaren edo formazioaren inguruko aholkularitza eskainiko dute Lanbideren egoitzan, eta Curriculumak egiteko, lan-elkarrizketa prestatzeko edota lana bilatzeko Interneteko atarietan izena emateko laguntza eskainiko dute bertan.

Interesa dutenek Damaso Azkue auzuneko laugarren zenbakira joan beharko dute, astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30era, edo ostiraletan 08:00etatik 14:00etara bitartean. Hitzordua aurrez ere eskatu daiteke 943 81 03 84 zenbakira deituta. Zerbitzu hau Lanbidek eta Europako Gizarte Fondoak finantzatua da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide