Bi auzo-konposta gune berri herrian

Uztarria.eus 2013ko urr. 11a, 12:32

Enparan Dorretxearen atzean egin den auzo-konposta gunea martxan jartzeko ikastaroa antolatu dute.
Alde Zaharrean bizi direnentzat eta auzo-konposta egiteko izena emanda daudenentzat da deialdia, baina izena eman gabekoek ere hartu dezakete parte ikastaroan (Alde Zaharreko eta Juan XXIIIeko bizilagunek). Lehenagotik martxan den Soreasuko auzo-konposta gunean edo Damaso abiatu berri den gunean parte hartu nahi dutenek zein norbere etxean auto-konposta egin nahi dutenentzat ere zabalik da ikastarorako deialdia.

Horrenbestez, urriaren 14an, astelehena, 18:30ean izango da ikastaro teorikoa, Sindikatu Zaharrean. Ikastaro praktikoa, berriz, asteazkenean edo ostegunean izango da (zehazteko dute). "Ezinbestekoa da parte hartu nahi duten etxeko norbaitek parte hartzea ikastaroan, giltza hartu eta taldeak martxan jartzeko", azaldu dute antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide