Jende andana, Benantxio Iruretari egindako omenaldian

Uztarria.eus 2013ko urr. 14a, 12:39

Giro ederra izan zen zapatuan Aizarnan, Benantxio Irureta joan zen maiatzean hil zen mendizalea gogoan. Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Aizarnako Herri Elkarteak elkarlanean prestatu zuten zapaturako egitaraua, eta 300 bat lagun elkartu ziren Aizarnan. 10:00etan abiatuta, 100 bat lagunek egin zuten Azpeititik Aizarnara ibilaldia. Gero, eguerdian, omenaldia egin zitzaion Benantxio Iruretari Aizarnako plazan, eta Laxartek Benantxiorentzako idatzitako bertsoak kantatu zituzten bertan zirenek. Bazkalondoren, Yalung Kang-ea igo zireneko argazkien emanaldia eskaini zuten, eta hiru proiekzio egin behar izan zituzten bertaratutako jende kopurua zela-eta. Bestalde, egunean zehar Benantxioren mendiko materialareki eta argazkiekin-eta prestatutako erakusketa ikusteko aukera izan zen. Hemen zapatuko argazki batzuk.

Benantxio Irureta (Aizarna, 1953) mendizalea maiatzaren 11 hil zen, Aneto mendian istripua izanda. Lagun talde batekin zebilen mendian eta amildegi batean erorita zendu zen azken 34 urtean Azpeitian bizi zen aizarnarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide