Burdinaren martxaren inguruko hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko urr. 14a, 12:34

Hitzaldia iragartzen duen kartela.

Baigeran izango den hitzaldian, 19:30ean hasita. Hitzaldia gazteleraz izango da, eta Rafa Cantera eta Joseba Marina martxan parte hartu zuten langileak arituko dira hizketan.

Duela hogei urte Bizkaiko labe garaietako langileek egin zuten Madrilerainoko Burdinaren Martxaren nondik norakoak azalduko dituzte gaur, astelehena, Baigeran izango den hitzaldian. 19:30ean hasiko da Elkar-ekinek antolatutako solasaldia eta Rafa Cantera eta Joseba Marina arituko dira hizketan, biak ala biak martxan parte hartu zuten langileak. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Bestalde, Burdinaren Martxaren inguruko argazki erakusketa ere jarri dute Sanagustin kulturgunean, eta urriaren 24a bitartean egongo da ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide