Katekesia hasiko dutenen gurasoekin bilduko dira gaur

Uztarria.eus 2013ko urr. 15a, 11:05

Bilera egingo du aurten katekesian hastekoak diren umeen gurasoekin. 21:00etan elkartuko dira, Parrokiako Areto Txikian.

Azpeitiko parrokiak gaur, asteartea, bilera egingo du aurten katekesian hastekoak diren umeekin. 21:00etan elkartuko dira, Parrokiako Areto Txikian. Horrez gain, hitzaldi-elkarrizketa egingo dute bihar, asteazkena, areto horretan: munduko herrialde desberdinetan lana egiten duen San Egidio elkarteko kideak izango dituzte bertan, eta bakegintzaren inguruan hitz egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide