Estrasburgok astelehenean emango du ‘Parot doktrinaren’ inguruko epaia

Uztarria.eus 2013ko urr. 15a, 12:50

71 presok dute ezarria 192/2006 doktrina. Berez, Ines del Rio presoaren auzia du aztergai epaitegiak, baina doktrina osoa jarriko luke auzitan ebazpenak. Tartean da Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiar presoa. 2009ko irailaren 10ean bete zuen ezarritako zigorra, baina 2019ko irailera arte luzatu zion zigorra Espainiako Auzitegi Gorenak.

Espainiako Gobernuko iturriek adierazi dute Europako Giza Eskubideen Auzitegiak urriaren 21ean, astelehenean, jakinaraziko duela doktrinari buruzko ebazpena. 11:30ean jakinaraziko dute erabakia. Hala jakinarazi du Berria.info-k.

71 presok dute ezarria 192/2006 doktrina. Berez, Ines del Rio presoaren auzia du aztergai epaitegiak, baina doktrina osoa jarriko luke auzitan ebazpenak. Egoera horretan aurkitzen da Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiar presoa. Paterrak 2009ko irailaren 10ean bete zuen ezarritako zigorra, baina 2010eko otsailean 1997/2006 doktrina (Parot delakoa) ezartzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hori dela-eta, 2019ko irailera arte luzatu zioten zigorra

2012ko maiatzeko aldizkarian Arrutiren inguruko erreportajea kaleratu zuen Uztarriak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide