Egurgintzarako ideia berriak

Uztarria.eus 2013ko urr. 15a, 12:01

Joan den ostegunean, urriak 10, egurraren sektorean aritzen diren eskualdeko hainbat enpresak topaketak egin zituen Tecnaliaren egoitzan. Iraurgi Berritzenek sustatuta, eta KIDEtuz proiektuaren baitan, hiru eskualdetako (Urola Garaia, Urola Erdia eta Urola Kosta) enpresek hartu zuten parte, egurraren sektorearentzat aukera berriak aztertzeko. Gizartearen zahartzeak eta, horren ondorioz, sortu diren beharrek eskaini ditzaketen aukerak aztertu zituzten, eta parte-hartzaileek modu positiboan baloratu zuten ekimena. KIDEtuz proiektuaren helburua, dibertsifikazioan oinarritu, eta eskualdeko egur eta altzari sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea da. Urola Kostako Udal Elkartea, UGGASA eta Iraurgi Berritzen garapen agentzia dira KIDEtuz ekimenaren sustatzaileak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide