Ez ohiko udalbatzarra egingo dute, gaur

Uztarria.eus 2013ko urr. 16a, 11:34

Besteak beste 2014. ekitaldirako zerga agintarauen aldaketa onartuko dute, 20:00etan hasita.

Gaur, asteazkena, ez ohiko udalbatzarra egingo dute udaletxeko areto nagusian, 20:00etan hasita. Bertan landuko dituzten gaiak honakoak dira:

1.- 2014. ekitaldirako zerga agintarauen aldaketa.

2.- Urola Erdiko Erregimen Bereziko gunearen baitan, taxi-zerbitzuaren tarifen proposamena 2014. ekitaldirako.

3.- Langileen aparteko soldatarekin Udalak osatuko duen funtsarekin 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 2.4 artikuluak jasotako konpromisoa betetzea (Udala, bere autonomiadun erakundeek eta Azpeitia Lantzen).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide