Internazionalismoaren inguruko saioa izango da gaur, Orkatzen

Uztarria.eus 2013ko urr. 16a, 11:38

19:00etatik aurrera, internazionalismoaren inguruko bideo emanaldia, hitzaldia eta mahai-ingurua izango dira Orkatz Kultur Elkartean.

Internazionalismoaren inguruko saioa izango da gaur, asteazkena, Orkatz Kultur Elkartean. 19:00etan hasita, bideo emanaldia, hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko dituzte bertan. Horrenbestez, 19:00etan, Homenaje desde Las Vueltas al Pais Vasco, izenburupean bideo-emanaldia izango da. Gero, 19:30ean, Euskal internazionalisten ekarpena El Salvadorren gai hartuta, Julio Cesar Mongek hitzaldia eskainiko du. Azkenik, 20:30ean mahai-ingurua izango da, eta Ertamerikan eta Hego Amerikako XXI. mendeko prozesu iraultzaileak izango dituzte hizpide.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide