Ertzainek presoen argazkiak kendu dituzte Txarrantxa tabernatik

Uztarria.eus 2013ko urr. 17a, 13:24

Lekukoen arabera, "ez dakigu zertara etorri ziren, baina tabernan geunden guztiok mihatu eta identifikatu gintuzten". Horman eskegita zeuden Azpeitiko presoen argazkiak ikusi zituztenean, "haiei argazkiak atera eta kendu egin zituzten", azaldu dute.

Atzo, asteazkena, 23:15ak aldean, ertzainak sartu ziren Txarrantxa tabernara, eta sei lagun identifikatu zituzten. Tabernako horman eskegita zeuden presoen argazkiak kendu zituzten, eta lekukoek Uztarria.com-i adierazi diotenez, "tabernan geunden guztiok mihatu eta identifikatu gintuzten. Ez dakigu zertara etorri ziren, baina argazkiak ikusi zituztenean haiei argazkiak atera, eta kendu egin zituzten. Orain, ez dakigu zer gertatuko den identifikatutako lagunekin".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide