Azpeitiar bat Cabo Verde izeneko espetxean

Urola Kostako Hitzako 'Arkupean'-en 2013ko urr. 17a, 21:25

"Agian eskainiko dudan azken elkarrizketa izango da hau. Ahaztu bat naiz". Igande arratsaldeko 19:00ak dira Euskal Herrian. 16:00ak, berriz, Cabo Verden. Hantxe da Antton Olaizola (Landeta, Azpeitia, 1960) Zestoako bizilaguna. Lurrean eserita, telefonoa belarri parean jarrita, eta bere istorioa gordin kontatzeko prest. "Zer eguraldi hor?", galdetu du. "Zorionez, oraindik eguzkia", erantzuna. Eta berak: "Zorionez? Hartuko nuke euria. Hemen ez du inoiz egiten".

24 urte darama Afrikako herrialdeko San Vicente irlan bizitzen. Gogoz kontra, deportatua baita. "Espainiako armadaren hegazkin batean sartu ninduten beste hainbat kiderekin batera, eta uharte honetan utzi", azaldu du. Bi urte zeraman Aljerian, iheslari gisara. ETAko kidea zen, eta 1980an alde egin zuen Zestoatik. Iparraldean errefuxiatu zen aurrena, eta gero handik ihesi joan zen Aljeriara. Kartzela "konbentzionalik" ez du ezagutu inoiz, baina espetxean sentitzen da. Izan ere, deportazioa hormarik gabeko kartzela da harentzat. Bakardadea nagusi den espetxea. "Aske naiz, baina kakotx artean".

Urola Kostako Hitza egunkariak Olaizolaren inguruko erreportajea egin du, Arkupean gehigarrirako. Erreportajea osorik irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide