Libre, elkartasunetik konpromisora

Uztarria.eus 2013ko urr. 17a, 22:31

'Olatz eta Orkatz Libre' ekimenak deituta, dozenaka herritarrek manifestazioa egin dute gaur, osteguna, herriko tabernen eta Segiko kideen kontra egunotan Madrilgo Auzitegi Nazionalean hasi diren makroepaiketak salatzeko. 'Epaiketa politikorik ez! Elkartasunetik konpromisora' leloa idatzita zeraman pankartaren atzean egin den mobilizazioaren amaieran, Madrildik iritsi berria zen Olatz Izagirrek hartu du hitza, elkartasuna eskertuz. Astelehenean deklaratu zuen Izagirrek Segiren kontrako epaiketan, baina epaiketaren azken saiora arte (oraindik ez dakite noiz izango den) ez du Madrilera itzuli beharrik izango, eskatu zuen baimena eman egin diote eta. Gaur, berriz, Xabier Arrizabalaga 'Enbortxo' izan da Madrilen, Orkatzen ordezkari gisa, 'herriko tabernen auzia'-ren lehen saioan. 'Olatz eta Orkatz Libre' ekimenaren kideek, bestalde, datozen egun eta asteetarako ekimenak iragarri dituzte

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide