Oriamendi Promozio Torneoko txapela, ziur Azpeitira

Uztarria.eus 2013ko urr. 18a, 13:01

Bihar, zapatua, Etxabe II eta Labaka eta Otaegi eta Olazar nor baino nor ariko dira 16:00etatik aurrera, Galarreta pilotalekuan.

Bihar, zapatua, jokatuko da Oriamendi Promozio Torneoko finala, eta txapela Azpeitira ekarriko dute batzuek ala besteek. Izan ere, Etxabe II eta Labaka eta Otaegi eta Olazar ariko dira nor baino nor, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, 16:00etan hasita.

Guztira, lau azpeitiarrek hartu dute parte torneoan: Labakak, Otaegik, Aizpuru III.ak eta Matxin VI.ak. Iaz Aizpuru III.nak eta Endikak irabazi zuten txapelketa.

Hemen finalaren inguruko informazio gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide