Haurrentzat ipuin kontaketa izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko urr. 21a, 09:53

Liburutegian izango da saioa, 18:00etan hasita, eta HH 4. mailako ikasleentzako eskainiko du emanaldia Mikel Aiertza ipuin kontalariak.

Azpeitiko Udal Liburutegiak lau eta hamar urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu datozen asteetarako. Liburutegian bertan izango dira gaur hasi eta abenduaren 16a bitartean, "haur eta gaztetxoen liburu zaletasuna suspertu asmoz". Lehen saioa gaur, astelehena, izango da, 18:00etatik aurrera. Haur Hezkuntza 4. mailako ikasleentzako, 2009an jaiotakoentzako, da emanaldia, eta Mikel Aiertza ariko da ipuin kontalari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide