Ezin izan diote Euskal Herriko txapelari eutsi

Uztarria.eus 2013ko urr. 22a, 12:02

Ibarguren eta Besada Segurako txapelketan. (Txokomusikala bloga)

Ibarguren azpeitiarrak eta Besada pasaiarrak osatutako bikoteak ezin izan zion azken bi urteetan irabazitako txapelari eta Nestor Basterretxea eskultorearen oroigarriari eutsi, Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Hala ere, jantzi onenaren saria eskuratu zuten.

Zapatuan jokatu zen Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 37. edizioa, eta Jon Ibarguren azpeitiarrak eta Idoia Besada pasaiarrak ezin izan zioten Nestor azken bi urteetan irabazitako txapelari eta Nestor Basterretxea eskultorearen oroigarriari eutsi.

Bederatzi bikotek hartu zuten parte txapelketan, eta Santurtziko Lander Camposek eta Leioako Haizea Ormaetxeak irabazi zuen txapelketa, 122 puntu batuta. Puntu gutxiren aldearekin, bigarren, izan ziren Jon Ibarguren eta Idoia Besada (119,5 puntu). Hirugarren bikotea, berriz, Iker Sanz lezotarrak eta Lierni Kamio billabonarrak osatutakoa izan zen. Irabazlearen txapelik ez, baina jantzirik ederrenen saria Ibargurenek eta Besadak lortu zuten.

Ibarguren eta Besadaz gain, bi azpeitiar bikotek hartu zuten parte txapelketan: Amets Amubieta eta Maialen Aldalur eta Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga. Sailkapeneko laugarren eta bosgarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Hemen sailkapena osorik.

Dantza Suelto Eskola. Sorrera: 1995. / Luis Alberdi hasi zen euskal dantzak irakasten Azpeitian. Urtero ehunen bat ikasle izaten ditu eskolak. Txapelketatan lorpen esanguratsuak izaten dituzte. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide