Manos k'rien gorren antzezlana ikusteko bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko urr. 22a, 13:47

Urriaren 27an, igandea, izango da antzerkia, 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Zozketan parte hartzeko, Noiz sortu zen Manos k'rien elkartea? galderari erantzun behar zaio urriaren 25eko, ostirala, 11:00k baino lehen, uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzita.

Igandean, hilak 27, Manos k'rien gorren antzerkia izango da Sanagustin kulturgunean, eta antzezlanerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta 45 minutukoa izango da.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Noiz sortu zen Manos k'rien elkartea?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Urriaren 25eko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Antzezlanerako sarrerak salgai daude dagoeneko. Kultur bonoa dutenek, berriz, sarreraren erdia ordaindu beharko dute.

Manos k rien irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, gorrak diren artistek sortua, 2009an, Donostian. Helburuen artean dituzte pertsonen integrazioa esparru artistikoan, kultura sustatzea gorren artean eta zeinu hizkuntza hedatzea. Horiek lortzeko, antzerkia, artea eta zinea lantzen dituzte.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide