Bozken txanda, Klik argazki lehiaketan

Uztarria.eus 2013ko urr. 22a, 15:19

Mexikon, Kolonbian, Bolivian, Perun, Thailandian, Vignemalenen, Galizian zein Pasaian ateratako 45 bat argazki aurkeztu dituzte herritarrek, Orkatz Kultur Elkarteak udarako antolatutako VI. Klik argazki lehiaketara. Aukeraketa fasea hasi da dagoeneko, eta Orkatz tabernan eman daiteke argazki gustukoenaren aldeko bozka datorren ostirala, azaroak 1, bitartean. Urteroko legez, euskal presoak eta oporrak izan da argazkiak egiteko gaia. Hemen lehiaketara aurkeztu dituzten argazkiak:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide