Urriko Uztarria aldizkaria webgunean irakurgai

Uztarria.eus 2013ko urr. 22a, 17:21

154. zenbakiaren eduki osoa PDF erako agirian jaitsi daiteke, hemen.

Uztarria herri aldizkariaren 2013ko urriko zenbakia webgune honetan ere irakur daiteke dagoeneko. Uztarriaren bazki eta harpidedunek hileko lehen egunetan jaso zuten aldizkaria etxean eta, orain, 154. zenbakiaren eduki osoa PDF erako agirian jaitsi daiteke, hemen.

Urrian hasi diren bi makroepaiketek, herriko tabernen auzi-koak eta Segiko kideen kontrakoak, azpeitiar bati baino gehiagori eragiten diete, eta Uztarriak Orkatz Kultur Elkarteko Xabier Arrizabalaga Enbortxo eta Aitzol Iparragirrerekin eta Segiko auzian tarteko den Olatz Izagirrerekin osatu du urriko erreportaje nagusia. Zumaiarekin besteak beste Kontxako bandera eta Eusko Tren Liga irabazi dituen Itsaso Aramendi arraunlariari eginiko elkarrizketa, hileroko ganadu feriaren gainbeheraren inguruko erreportajea, Inazio Amenabar fruta saltzaileari eskainitakoa eta Margaret Gonzalez dominikarrarekin izandako solasaldia ere irakur daitezke Uztarriaren azken zenbakian. Klik! argazki-erreportajea, berriz, herrian martxan jartzekoa den baratze parkearen bueltan osatu da.

Iritzi-egileei dagokienez, Hodei Mendinueta, Nagore Illarramendi, Txetxu Urbieta, Alex Silva, Amagoia Aizpuru, Miren Alcedo, Eñaut Frantzesena, Haizea Etxeberria, Aiora Olaizola-Ihintza Elustondo-Amets Cañizares hirukoa eta Miel Anjel Elustondo dira hil honetarako idatzi dutenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide