Haur parke berria Matxinbentan

Uztarria.eus 2013ko urr. 23a, 12:22

Haur parke berria dute matxinbentarrek auzoan. Auzotarrek bi eskaera zituzten: haur parke berria egitea eta taberna aurreko plaza egokitzea. Bi eskaerak betetzeko, auzotarrak elkartu eta hainbat lan auzolanean egitea erabaki zuten. Modu horretan lanak azkartu eta dirua aurreztea lortu dute. Gainera, Done Jakue kaleko haur parke zaharreko jolasak jarri dituzte Matxinbentako parkean.

Erabaki guzti horiei esker, lanen aurrekontua asko txikitu da, eta plazaren eraberritzea azkarrago egin ahal izango da. Horrela, Udala dagoeneko aztertzen ari da taberna aurreko plaza Santa Ageda festen aurretik edo ondoren egitea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide