Iraileko langabezia tasa, Azpeitian: %17,10

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2013ko urr. 23a, 13:30

Iraurgi Berritzenek iraileko Buletik Sozioekonomikoa kaleratu berri du, eta bertan Urola Erdiko herriz herriko zenbait datu ikusi daitezke. Hala nola, langabezia tasaren, langabetuen prestakuntzaren nahiz kontratazioen inguruko datuak irakurri daitezke.

Eskuragarri dago jada Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan Iraurgi Berritzenek garatu duen iraileko Buletin Soziekonomikoa. Buletinean ikusi daitekeenez, abuztutik irailera bitartean ez du aldaketarik izan langabezia tasak, eta %17,10 izaten jarraitzen du. Hala ere, abuztuarekin konparatuz, sei lagun gehiagok eman dute izena abuztuaren 13a eta irailaren 13a bitartean, Lanbiden. Buletina irakurtzeko egin klik hemen.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide