Bihar, osteguna, psikomotrizitatearen oinarrien inguruko hitzaldia izango da Iraurgi Ikastetxeko psikomotrizitate gelan (Milagrosako eraikinean), 18:00etan hasita. Psikomotrizitate saioetan egiten denaz eta saio horien onurez hitz egingo dute, eta interesa duten herritar guztientzako izango da hitzaldia.
Duela zortzi urtetik eskaintzen dituzte bi eta bost urte bitarteko aurrentzat eskolaz kanpoko psikomotrizitate saioak Iraurgi ikastetxean. "Askotan salto-gela koltxoneta-gela eta horrelako hitzak erabiltzen dituzte gure haurrek. Eta gurasoek badakite zeinen ongi pasatzen duten psikomotrizitate saioetan. Baina, ongi pasatzeaz gain, haurren garapen psikiko, fisiko eta sozialean ere eragin positiboa du" adierazi dute Izaskun Camarzana eta Itziar Larrañaga Iraurgi Ikastetxeko psikomotrizistek.