Mireia Epeldek beste urtebeterako sinatu du Michela Fanini taldearekin

Uztarria.eus 2013ko urr. 23a, 14:27

Pasa den denboraldia ere Italiako taldean egin du, eta "oso gustora" dagoela adierazi du. Azpeitiarra beste urtebetez, Michela Fanini taldean izango da, eta denboraldiraren ostean txirrindularitza "utziko" duela adierazi du bere Twitter kontuan.

Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, Mireia Epelde (Azpeitia, 1985) txirrindulariak beste urtebeterako kontratua sinatu du Michela Fanini italiar taldearekin. Hiru denboraldi Bizkaiko Lointek taldean egin ostean, bukatu berri den denboraldia Italiako taldean egin du azpeitiarrak. El Pedal de Frodo webgunean duela egun batzuk egin zioten elkarrizketan, "taldean oso gustura" egon dela adierazi du: "Oso ondo egon naiz Italian. Gustura, eta talde aldaketak merezi izan duela esan dezaket".

Epeldek bere Twitter kontuan azaldu duenez, txirrindularitza utziko du datorren denboraldiaren ostean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide