Bolumen handiko hondakin bilketarik ez aste honetan eta datorrenean

Uztarria.eus 2013ko urr. 23a, 21:11

Bilketa eguna ostiraletan izaten da eta, bi asteotan ostiralak -urriak 25 eta azaroak 1- jaiegun direnez, zerbitzu hori ez dela emango jakinarazi du Urola Erdiko Mankomunitateak. 

Bolumen handiko hondakinik ez da jasoko aste honetan eta datorrenean, hala jakinarazi du Urola Erdiko Mankomunitateak gaur, asteazkena.

Ostirala da era horretako hondakinen bilketa egiten den eguna. Aste honetan eta hurrengoan, ordea, ostiralak -urriaren 25a eta azaroaren 1- jaiegun dira eta, horrenbestez, traste handien bilketarik ez da egingo.

Bi asteotan, beraz, ezingo da ostegunetan ostiralerako hondakin handirik atera kalera. Bolumen handiko hondakinak etxetik erretiratzea behar duten herritarrek, Lapatxeko Garbigunera eraman beharko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide