'El Mayordomo' eta 'Justin y la espada del valor' filmak ikusgai bihartik astelehenera bitartean

Uztarria.eus 2013ko urr. 24a, 10:46

Bihar, ostirala, jai eguna denez ohikoa baino emanaldi bat gehiago (zazpi, guztira) izango da ostirala eta astelehena bitartean. El Mayordomo eta Justin y la espada del valor filmak izango dira ikusgai lau egunean, Soreasu antzokian.

Bihar 16:30ean marrazki bizidunekin osatutako Justin y la espada del valor emango dute. Gero, 19:30ean, El Mayordomo ikusi ahal izango da. Etzi, zapatua, emanaldi bakarra izango da Soreasun, eta El Mayordomo emango dute 22:00etatik aurrera. Igandean Justin y la espada del valor izango da ikusgai 16:30ean, eta El Mayordomo 19:30ean hasiko da. Astelehenean bi aldiz eskainiko dute El Mayordomo filma; 19:00etan eta 21:30ean.

Justin y la espada del valor filma adin guztietako ikusleentzako da. El Mayordomo, berriz, 12 urtetik gorakoei dago zuzenduta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide