Aldizkariaren aurrerapena: Iraganaz eta orainaz

Uztarria.eus 2013ko urr. 24a, 13:00

Azaroaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan Maria Jesus Aranburu irakasle eta politikari ohiari egindako elkarrizketa argitaratuko du Uztarriak. Pasa den ekainean hartu zuen erretiroa Aranburuk, eta jubilatu den arren, beste modu batera, baina lanean jarraitzeko prest da azpeitiarra. Hemen, aurrerapen bideoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide