Etxarritik Lizarrustira mendi ibilaldia egingo dute igandean

Uztarria.eus 2013ko urr. 24a, 10:02

10-11 kilometroko ibilaldia egingo dute Etxarri Aranatzetik Lizarrustira. Igandean, 09:00etan aterako dira autobusez Etxarrira, eta gaur, osteguna, da ibilaldian izena emateko azken eguna.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, egun guztiko ibilaldia egingo dute igandean, urriak 27. Etxarri Aranatzetik Lizarrustira joango dira 10-11 kilometroko txangoa eginez, eta 09:00etan hartuko dute Etxarrira joateko autobusa Azpeitiko plazan. Gero, 17:00etan hartuko dute itzulerako autobusa.

Gaur, osteguna, da ibilaldian izena emateko azken eguna, eta mendizaleen tabernan, lagunonak@euskalnet.net helbidean edo Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean egin daiteke inskripzioa. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute ibilaldian parte hartzeko, eta gainontzekoek sei euro. Eguraldiaren arabera ibilaldiaren nondik norakoak aldatu daitezkeela azaldu dute mendi bazkunakoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide