Burdinbidearen Euskal Museoak museoaren egoitza eta Lasao artean eskaintzen duen lurrun trenaren zerbitzua indartuko du datozen bi asteburuetan, urriaren 25eko eta azaroaren 1eko jaiegunak direla eta.
Urriaren 25etik 27ra, biak barne, lau lurrun trenek zirkulatuko dute, ondorengo irteera ordutegiekin:
- Ostirala, urriak 25: 12:30ean.
- Larunbata, urriak 26: 12:30ean eta 18:00etan.
- Igandea, urriak 27: 12:30ean.
Hurrengo asteburuan, azaroaren 1etik 3ra, biak barne, beste lau lurrun trenek zirkulatuko dute:
- Ostirala, azaroak 1: 12:30ean.
- Larunbata, azaroak 2: 12:30ean eta 17:30ean.
- Igandea, azaroak 3: 12:30ean.