Igandean, urriak 27, Sanagustin kulturgunean izango den Manos K'rien gorren antzezlanerako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. 18:00etan hasiko da emanaldia.
Manos K'rien elkartea noiz sortu zen esan behar zuten bazkieek zozketak parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna 2009an da, eta irabazleak Amaia Galarraga eta Lierni Arsuaga dira.
Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.