Bihar, zapatua, Azpeitiko Herriarteko 5. Kros Mistoa jokatuko da, 18:30ean hasita. Hori dela eta, 18:15etik 19:45era Zumaia-Zumarraga/Ospitalea linearen zerbitzuan hainbat aldaketa iragarri ditu Euskotrenek.
Tarte horretan Zumaiarantz doazen autobusek, Sanjuandegin geratu ondoren, saihesbidetik jarraituko dute Burdinbidearen Euskal Museoko oinezkoentzako zubiaren ondoan dagoen geltokiraino, eta hortik aurrera ohiko ibilbidea hartuko dute. Aurkako noranzkoan, Zumarragarantz zirkulatzen duten autobusek saihesbidetik zirkulatuko dute Azpeitian, Burdinbidearen Euskal Museoko oinezkoentzako zubiaren ondoan dagoen geltokiraino, eta bertatik Sanjuandegiko geralekura jarraituko dute, hortik aurrera ohiko ibilbidea egiteko.
Aipatutako ordu tartean, beraz, ez da zerbitzurik egongo anbulatorioko eta Burdinbidearen Euskal Museoko ohiko geltokietan.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, ohiko autobus geralekuetan dauden oharrak, 902543210 informazio telefono zenbakia eta Euskotrenen www.euskotren.es webgunea dituzte aukeran.