Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa jarriko du Udalak

Uztarria.eus 2013ko urriaren 25a

Garraioa Behobiako irteerara joateko bakarrik izango da. Izena eman nahi dutenek udal igerilekura jo behar dute.

Datorren azaroaren 10ean, igandea, egingo da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa eta Azpeitiko Udalak proba horretan korrika egin nahi dutenentzat autobus zerbitzua emango du. Garraioa Behobiako irteerara joateko bakarrik izango dela zehaztu dute

Lasterketaren egunean, 07:40ean irtengo da autobusa Azpeititik, igerileku ondotik. Autobusa Azkoititik etorriko da, eta han 07:30ean izango du ordua, liburutegi aurrean.

Autobuserako izena eman nahi dutenek udal igerilekura jo behar dute. Prezioa 8 euro dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide