Tuba jaialdia arrakastatsua izan da

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 28a

Laugarren urtez, hainbat musikari bildu da asteburuan Azpeitian, Tuba Jaialdian parte hartzeko. Ostiralean eta larunbatean aritu dira instrumentuaren inguruan eskolak hartzen eta jendeari musika emanaldiak eskaintzen. Hala nola, zapatu eguerdian kalejira egin zuten eta arratsaldean, 19:30ean hasita, kontzertua eskaini zuten Soreasu antzokian. Irudietan eta bideoan, larunbateko kontzertuaren aurreko entsegua.

Argazkiak-eta ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide