33 azpeitiar odol emaile omenduta

Uztarria.eus 2013ko urr. 29a, 10:48

Igandea egun berezia izan zen eskualdeko odol-emaileentzat. Urteroko legez, batzarrean eta oroigarri banaketan Azpeitiko, Azkoitiko, Zumaiako, Zarauzko, Aizarnazabalgo, Errezilgo, Getariako, Itziarko, Zestoako eta Arroako bizilagunek hartu zuten parte.

33 azpeitiar omendu zituzten. Horietatik zortzik urrezko oroigarria jaso zuten, odola 50 alditan edo gehiagotan emateagatik. Odola 40 alditan eman duten lau azpeitiar emakumek ere jaso zuten urrezko oroigarria. Horiez gain, 25 odol-emate egin osteko zilarrezko oroigarria 25 herritarrek jaso zuten. Orotara, eskualdeko omendu guztien artean 4.500 bat odol-poltsa eman dituztela jakinarazi zuten.

Festa giroan pasatu zuten eguna Loiolara bertaratutakoek. Aurrena meza izan zuten Basilikan, gero oroigarri banaketa eta omenaldia egin zituzten, eta segidan, bazkaria egin zuten Kiruri jatetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide