Esnearen Ligaren bilera egingo dute asteazkenean Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus 2013ko urr. 29a, 17:30

Hitzordua 10:00etan izango da eta Haurraren jaiotza eta lehenbiziko asteak gaia hizpide hartuta ariko dira.

Azpeitian berriro ere Esnearen Ligaren bilerak egiten hasiko dira. Bihar, asteazkena, dute aurreneko saioa, Haurraren jaiotza eta lehenbiziko asteak gai hartuta, 10:00etan, Sindikatu Zaharrean.

Euskadiko Esnearen Liga irabazi asmorik gabeko elkartea da eta bere helburua bularra eman nahi duten edo ematen ari direnei informazioa eta laguntza eskaintzea da. Bilerako gaia zehaztuta izan arren, lehentasuna bileran elkartzen direnen zalantzek eta galderek izango dutela aurreratu dute deitzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide