Uretako sorospen ikastaroa emango du DYAk

Uztarria.eus 2013ko urr. 29a, 18:54

Azaroaren 16tik abenduaren 15era, zapatu eta igandetan emango dituzte eskolak, udal igerilekuan eta DYAren egoitzan. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aurrez lehen sorospen eta sorosle ikastaroa egina izatea.

Gipuzkoako DYAk uretako sorospen ikastaroa emango du Azpeitian. Azaroaren 16tik abenduaren 15era, zapatu eta igandeetan emango dituzte eskolak: zapatuetan goiz eta arratsaldez, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara; eta igandetan goizez, 09:00etatik 13:00etara. Saioak udal igerilekuan eta DYAk Urola kalean duen egoitzan izango dira.

Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aurrez lehen sorospen eta sorosle ikastaroa egina izatea. Uretako sorospen ikastaroaren amaierako frogak gainditzen dituztenek Gipuzkoako DYAk ematen duen uretako sorosle titulua eskuratzeko aukera izango dute.

Matrikularen prezioa 200 euro dira, ikastarorako eskuliburua barne. Plazak, berriz, mugatuak dira. Informazio zehatzagoa jaso edota izena emateko, 943464622 telefonora deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide