'Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa'

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2013ko urr. 30a, 10:46

Bigarren Errepublikaren etorkizun justuago baten ametsa, gerraren gau iluna eta ondorengo diktaduraren bizipena jasan behar izan zuten gordina... Emakumeen ahotan...

Euren bizipenetaz eta borrokaz mintzo dira, eta orain garenaren zati bat, euren indarrari esker jaio zela demostratzen dute.

Historia idatziak jaso ez arren, emakumezkoak izan dira urte goibel hauetako protagonista nagusiak. Sufritu dute, baina jardun dute, sortu dute eta aurrera egiten jakin dute. Dokumental honek emakumeek jasandako ahanztura eta isileko istorioak aireratu nahi ditu.

'Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa' dokumentala bere osotasunean ikusteko: 

Azaroaren 6an, asteazkena, 19:00etan, Azpeitiko Emakumeen Txokoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide