"Urtean behin, Santio Egunez, gutxitxo dela iritzita", hileko bigarren ostiraletan kantu-jira izango da aurrerantzean. Azaroaren 8an, ostirala, izango da aurrenekoa, eta 19:00etan hasiko da Baigera aurrean. Hurrengo saioa, berriz, abenduaren 13an izango da. Entsegua ere egingo dute lehen kantu-jiraren aurretik, azaroaren 7an, ostegunean, Baigerako lehenengo solairuan, 19:00etatik aurrera.