Gaur, osteguna, hasiko dira XXXI. Euskal Antzerki Topaketak, eta datozen hiru asteburutan izango da zertaz gozatu Soreasu antzokian. Hori dela-eta, ez da zinemarik eskainiko Topaketak bukatu bitartean. Horrenbestez, hurrengo filma azaroaren 23an, zapatua, emango dute.