Futbolari izateari utzi eta bost hilabetera, omenaldia egingo diote Garmendipen Mikel Labakari. Azaroaren 15ean izango da, ostirala, eta Lagun Onak Futbol Taldeak antolatu du ekimena.
Labaka omentzeko, bere betiko eta bere azken taldek etorriko dira Azpeitira, Reala eta Rayo Vallecano, lagunarteko partida jokatzera. 19:00etan izango da hitzordua.
Sarrerak aurrez salgai
Neurketa horretarako sarrerak aurrez salgai jarriko ditu Lagun Onakek Garmendipeko leihatiletan, azaroaren 11, 12, 13 eta 14an, 18:00etatik 20:00etara. 5etik 16 urte artekoenak 5 eurotan salduko dituzte, aurrez zein egunean bertan. Lagun Onakeko bazkideek, berriz, sarrerak merkeago -12 eurotan tribunakoa eta 10 eurotan orokorra- izango dituzte aipatutako egunetan erosiz gero, partidako egunean baino. Azaroaren 15ean, tribunako sarrerak 15 eurotan eta orokorrak 12 eurotan salduko dituzte, bazkide zein bazkide ez direnentzat. Azken horiek, bazkide ez direnek, aurrez erosiz gero ere prezio bera ordaindu beharko dute.