Gaur, osteguna, Unai Iparragirre Txipa azpeitiar txirrindularia Uztarriaren egoitzan izango da elkarrizketa digitalean, 16:00etatik aurrera.
Euskadi Fundazioa taldearekin errepideko denboraldia urrian bukatu berri du, eta atseden hartzeko garaia du orain. Profesionaletan aurreneko denboraldia egin du aurten, baina datorren denboraldirako kontuak ilun ditu, Euskadi Fundazioa taldea desagertzear da eta. Denboraldiaz, etorkizunaz eta bestelakoez hitz egingo du Iparragirrek elkarrizketa online-an, eta bidali ordurako zure galderak hona.