Azpeitiko Udal Liburutegiak lau eta hamar urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu, eta gaur, astelehena, emanaldia izango da. Urriaren 21ean hasi ziren saioak eta abenduaren 16a bitartean astelehenero izango dira "haur eta gaztetxoen liburu zaletasuna suspertu asmoz". Gaurko saioa 18:00etan hasiko da, eta Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleentzako izango da. Miriam Mendoza ariko da ipuin kontalari.