Urkiagatik Elizondora helduen egun guztiko ibilaldia izango da zapatuan, hilak 9, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. 07:00etan aterako da autobusa plazatik, eta Urkiagara iritsitakoan, GR-11 ibilbideari jarraituz, Elizondora bospasei orduko, 19 kilometroko, ibilaldia egingo dute.
Izena emateko azken eguna gaur, osteguna, da. Beraz, ibilaldian parte hartu nahi dutenek gaur izango dute inskribatzeko azken eguna, eta izena Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan edo bazkunaren webgunean eman beharko da.
Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute ibilaldian parte hartzeko, eta gainontzekoek sei euro.